Letras de Hormigas - GIFMANIA

domingo, 25 de marzo de 2012

Artizarra, Jupiter eta Ilargia, zeruan elkarrekin

Egun hauetako gauetan, badaukagu aukera zeruan Artizarra, Jupiter eta Ilargia oso elkarrekin ikusteko. Hau gertatzen denean esaten dugu konjuntzio bat dagoela zeruan. Gomendatzen dizuet aukera badaukazue begirada bat botatzea zeruari. Hemen daukazue igande gauean ikusten zena. Goian, oso distiratsu, Artizarra duzue, eta behean Jupiter eta Ilargia. Aipatzekoa da Ilargiak duen argitasun berezia. Argitasun hori Lurrak isladatutako argia da: