Letras de Hormigas - GIFMANIA

lunes, 26 de marzo de 2012

Konjuntzioa, 2. partea

Gaur beste argazki bat egin dut, oraingoan bakarrik Ilargiari eta Artizarrari, aprobetxatuz oso elkarrekin ikusten direla. Zuek ere begiratu duzue zerura gaur iluntzean?


domingo, 25 de marzo de 2012

Artizarra, Jupiter eta Ilargia, zeruan elkarrekin

Egun hauetako gauetan, badaukagu aukera zeruan Artizarra, Jupiter eta Ilargia oso elkarrekin ikusteko. Hau gertatzen denean esaten dugu konjuntzio bat dagoela zeruan. Gomendatzen dizuet aukera badaukazue begirada bat botatzea zeruari. Hemen daukazue igande gauean ikusten zena. Goian, oso distiratsu, Artizarra duzue, eta behean Jupiter eta Ilargia. Aipatzekoa da Ilargiak duen argitasun berezia. Argitasun hori Lurrak isladatutako argia da:


martes, 20 de marzo de 2012

Arkimedesen printzipioa gasetan

Ba al zenekien Arkimedesen printzipioa gasetan ere gertatzen dela? Gezurra badirudi ere, horrela da; baina hain ahula da bere efektua ez dugula nabaritzen. Hala ere, gas berezi batzuekin gauza harrigarriak gerta daitezke. Gas berezi batzuk hain dira dentsoak, zenbait gauzak bere gainean flotatzen duela, uraren gainean egongo balitz bezala.

Adibidez, sufre hexafluoruro izena duen gasa airea baino 5 bider dentsoagoa da. Aluminio paperez itsasontzi bat egiten badugu, gas horren gainean flotatuko du. Ez duzu zinezten? Ba orduan ikusi hurrengo bideoa:


Arkimedes

Arkimedesen printzipioa hobeto ulertzeko eta bere bizitzari buruz zerbait jakiteko, hona hemen bi bideo. Espero dut gustatuko zaizkizuela.